lunes, 28 de noviembre de 2011

Birziklatzen ikasi

Blogari amaiera emateko, haurrei birziklatzen irakasteko ideia batzuk aipatzea gustatuko litzaidake; agian etorkizun azkar batean erabilgarriak izan ahal zaizkizue, nork daki.

Guztiok dakigun moduan, gaur egungo umeak, etorkizunaren promesa dira. Egunero era aktiboan aurre egin behar ditugun prozesuak; aldaketa klimatikoa eta berotze globala kasurako, hurrengo belaunaldiak oinordetzan hartuko dituzten gatazkak direla gogoan izan behar dugu. Hauei soluzioa emateko, biztanleria osoaren esfortzu konstantea beharrezkoa da, arazo globalak baitira.
Hori dela eta, gure seme-alabei, neba-arrebei edota lehengusu-lehengusinei ingurugiroaren garrantziari buruz heztea oso garrantzitsua litzateke. Beraz, birziklapenaren hezkuntza umeetatik hasi beharko litzatekeela aipatzekoa da.
Gaur egun, birziklapenaren ezagutzak edo honi orientatuta dauden hezkuntza planak daude.

Birziklapenaren funtsezko oinarri batzuk, zer jakin beharko lukete haurrak?
Batzuetan, umeak dira informazio berria aurkitzen dituztenak, baina ez dago gaizki oinarrizko gauzak gogoratzea; hala nola, birziklatu daitezkeen materialak eta zer-nolako koloreak dituzten edukiontziak.
Berdea: Beiraren birziklapena
Urdina: Paperaren birziklapena.
Horia: Plastikoaren birziklapena, botilak eta beste ontzi batzuk.
Grisa, marroia edo berde iluna: Organikoen hondakinen birziklapena.
Ohitututa egon daitezkeen beste oinarri garrantzitsu batekin zera da, pila arrunten bizitza eta hauek erabilgarriak izaten amaitzen dutenean hauek nola birziklatu; batez ere haiek erabiltzen dituzten jostailu askoren parte direlako.

Umeei birziklapena nola irakatsi.
Irakaskuntza prozesu guztietan bezala, birziklatzerakoan, pausu txikiekin hasi behar gara eta ikasgai berrietara pasatu aurrekoa guztiz barneratuta daukatenean. Orain, ideia batzuk idatziko ditut birziklapena txikientzat orientatzeko eta hauek honi buruz ikas dezaten.
Birziklapenerako espazioa: Haurrei birziklapen kontzeptua ikastetxean eta etxean irakatsi diezaiokegu. Ikastetxean zein etxean egitekotan, birziklatzeko materialak banatu eta desberdintzeko lau kutxa edo ontzi jarriko ditugu. Ontzi bakoitza desberdindu ditzaten, forma desberdinetako kolorezko fitxak erabili ditzakegu. Esaterako triangelu berdea beira botako duten ontzia irudikatzeko, borobil horia ontziak botako dituzten ontzirako, karratu urdina papera eta kartoia botako duten ontzian eta laukizuzen berde iluna material organikoa duen ontzia irudikatzeko. Teknika hau erabiliz, koloreaz gain forma material desberdinekin erlazionatuko dituzte eta bakoitzean zer bota behar duten argi edukiko dute; hori bai; aurretik birziklatuko dituzten materialak hobeto identifikatzen dituzten formekin erlazionatu behar ditugu, denok ados egon gaitezen.
Prozesu hau etxean egitekotan, eta umeek papera asko erabiltzen badute, haien logeletan papera birziklatzeko espazio jakin bat jartzea ideia ona izango litzateke eta horrela, haien aldizkariak edo erabiltzen dituzten orriak birziklatzera eramaten diegu arduratsu bihurtuz.
Paperaren gaiarekin jarraituz; esatekoa da haurrek birziklatu dezaketen materialetatik erabiliena dela; etengabe marrazkiak egiten ibiltzen direlako edota matematikako eragiketak egiteko folioak erabiltzen dituztelako. Beraz folioak bi aurpegietatik erabili behar direla irakatsi behar diegu, hau da, erabilgarriak ez diren orrialdeen atzealdea erabiltzea haien marrazki eta eragiketak egiteko. Folio bat gutxiago = Zuhaitz bat gehiago dela jakinarazten.
Idatzitakoa erabilgarria izango zaizuelakoan,utzi egingo dizuet gaurkoz.


domingo, 27 de noviembre de 2011

Birziklatu: hezi, banatu, berrerabili

Aurrekoan esan bezala, birziklapenaren gaiarekin jarraitzeko asmoa daukat, beraz, idatziko dudana honi buruz gehiago jakiteko baliagarria delakoan nago eta gustukoa izatea espero dut.

Hasteko, sortzen dugun zabor guztiarekin zer egin dezakegu? Birziklatzea

Baina birziklatzeko, hezi behar dugu, gauzak banatzeko eta azkenik birziklatu ahal izateko.


Birziklapenean hezi.
Jakitekoa da birziklapenaren kultura ez dela berdina herrialde guztietan, faktore askoren menpe dagoelako; hala nola, hezkuntza maila, industrializazio maila, biztanleen konpromisoa, ingurugiro politikak etab.

Espainia kasu paradigmatiko bat dela esan daiteke; Trantsizioa eta garapen industriala denbora errekorrean igaro delako, 30 urte baino gutxiago, batez ere nekazaria zen sozietatetik gaur egun duguna arte, zerbitzu sektoreetara bideratuta dagoena. Hau da, etengabeko berrerabilpenetik kontsumo masibora.

Kontsumoarekin zaborraren sormena eta bilketaren arazoa eratzen da, non kontsumo arduratsuagoa eta birziklapen aktiboa erantzun bideragarri bakarrak diren. Birziklapenaren katea etxean eta eskolan hasten da, horretarako umeak hezi behar direla jakinik. Ezinbestekoa da sortzen dugun zaborra eragiten dituen arrisku sozialak zein ingurugirokoak ezagutzea eta hauei erantzuna emateko bideak irakastea.

Hurrengo pausua gure kontainerra betetzen duten material guztiak identifikatzen ikasi behar dugu, bakoitzak birziklatzeko kontainerrean banatzeko, eta horien artean hurrengoak ditugu, herrialdeko jende guztia ezagutzen dituenak:

-Edukiontzi berdea: beira
-Edukiontzi horia: plastikozko ontziak.
-Edukiontzi urdina: papera eta kartoia.
-Gainontzekoa: organikoa

Birziklapena: banatzen ikasten
Hondakinen klasifikazioaren konplexutasuna herrialde batzuetatik beste batzuetara ere desberdina dela jakin beharko genuke. Hori denborarekin ere eboluzionatzen joaten da; non tradizio gehiago eta birziklatzen urte gehiago daramaten herrialdeek, pixkanaka pixkanaka birziklapen sistema konplexuagoak gehitzen doaz.


Espainia beiraren birziklapenarekin hasi zen, eta geroago, honi, pilak eta kartoia gehitu zitzaon, ontzien birziklapenarekin osatzen eta puntu berdeak ere sortzen; non aurreko sarreran esan bezala, olioa, telefono mugikorrak, arropa, altzairuak, etxetresna elektrikoak edo tresna informatikoak utzi ditzakegu hauek birziklatzeko asmoarekin.

Materia hauetako banatze efektiboa, horietako asko berriro erabiltzea ahalbidetzen digu; edota era eraginkorrenean suntsitzea ere.

Birziklatzen, gure zabor kantitatea murrizten dugu, eta era zuzenean naturatik lortu beharreko lehengaiak lortzen ditugu, horrek suposatzen duen koste ekonomikoa eta ingurugirokoa kontuan harturik.

Material birziklatua berrerabiltzen.
Gaur egun, hondakinen berrerabilpenean aritzen diren enpresa asko daude; pneumatikoen kasua esaterako. Atletismo pistak, zuhaitz urbanoetarako lurreko filtroak eta umeentzako parkeetan erabiltzen den zorua pneumatiko zaharretatik datozen materialekin egiten dira. Birziklapena, zaborra kontsideratzen genuena material erabilgarrian eraldatzen laguntzen du.
Gaurkoz nahiko duzue birziklapen kontuarekin; baina datorren egunean birziklapena umeentzako birziklapena landuko dudala komentatu nahiko nizuke.

Hondakinak murrizteko prozesua: Birziklapena


Gaur, oso garrantzitsua iruditzen zaidan gai bati buruz hitz egingo dizuet, birziklapenari buruz. Aurreko sarrerarekin erlazio zuzena daukana; gizakiok sortzen ditugun hondakinekin zer egin lantzen duelako.
Birziklatzea gure ingurugiroa aurrera eramaten laguntzeko egin dezakegun jarduerarik garrantzitsuenetariko bat dugu. Birziklatzea prozesu bat da; non era totalean edo partzialean, eginda dagoen produktu baten lehengaiak errekuperatzen ditugun.
Birziklapenaren beharra, azken mendean gertatutako gehiegizko kontsumismoaren eskutik eratu da. Industria Iraultzak eragindako aldaketa sozial sakonak, bizitzeko eran eragina izan dute, batez ere kontsumitzen dugun erara.
Esatekoa da birziklapen prozesua, hondakinen tratamenduaren estrategia batekin bat datorrela, “3R”-en izena hartzen duena, gaztelaniaz, reducir, reutilizar eta reciclar.
-Murriztu: hondakinen murriztapenarekin bat datorren guztia berriz elkartzen du.
-Berrerabili: Aurretik erabilia izan den produktu bati erabilera berria lortzeko prozedurak biltzen ditu.
-Birziklatzea: hondakinak birziklapenaren bidez pasatu behar duten tratamendua da.

Honez gain, esatekoa da birziklapenean hiru teknika daudela: kimikoa, mekanikoa eta organikoa.
Birziklapen “kimikoa”: hondakinen tratamendurako erreakzio kimiko bat erabiltzen da; esaterako, konposatu jakin batzuk bereizteko.
Birziklapen “mekanikoa”: hondakinen transformazioa makina baten laguntzaz burutzen da; esaterako hondakinak ehortzen dituena.
Birziklapen “organikoa”: hartzidura erabiltzen daa ongarriak eratzeko, esaterako, biogas bezalako erregaiak sortzeko.

Hau jakinik, galdera hurrengoa litzateke: Nola birziklatu?
Birziklapena hiru parte edo etapatan banatuta dago:
1go etapa: Hondakinen bilketa: Hondakinen birziklapenaren lanak hondakinen bilketarekin hasten da.
Birziklatu ezin diren hondakinak erraustu egiten dira edota zabortegietan lurperatu egiten dira. Birziklapenerako hartutako hondakinak prestatu egiten dira geroago pairatuko duten transformaziorako. Bilketa, beraz, helburu horrekin egiten da.
Bilketaren emaitza bezala, hondakinak ordenatuta edo ez, klasifikatzen dituzten zentro batera eramaten dira, non eragiketa desberdinak egin eta gero, ordenatu egiten dituzte haien prozesua optimizatzeko.
2. etapa: Eraldaketa: Behin klasifikatuta egon eta gero, hondakinak eraldatuak izateko beste leku batera eramaten dituzte; non hauen eraldaketa burutzen den. Prozesamendu kate espezifikoan sartzen dira eta bertan hondakin bezala sartzen dira, erabiltzeko material moduan ateratzen direlarik.
3. etapa: Komertzializazioa eta kontsumoa: Behin eraldatuak, birziklapenetik amaitutako produktuak, produktu berriak fabrikatzeko erabiltzen dira, kontsumitzaileei eskainiko zaiena; berriro ere botatzeko, errekuperatzeko eta birziklatuak izateko.
Birziklapena zabortegietatik errausketa edo beste bide batzuetatik kanporatu nahi diren hondakin kantitatea murrizteko ekarpen garrantzitsua da. Arrazoi honegatik, birziklapena hondakinen handipenaren kontra borrokatzeko ezinbestekoa dela esan behar dugu.
Beraz, ingurugiroa zaintzen lagun dezagun!
Zeregin garrantzitsu hau aurrera eramateko, jakitekoa da herrialdeko udaletxe gehienak edukiontzi bereziak dituztela hondakinen sailkapena egiteko; non, beira, papera eta kartoia, plastikoak eta organikoak eraman ditzakegu. Era berean, herrialde garrantzitsuetan hemen Garbigune deitzen diogun puntu berdeak daude, non birziklatu daitezkeen beste material batzuk eraman ditzakegu; hala nola, egurra, arropa, olioa, kristalak, pilak eta beste motatako material asko.

Guztiok sortzen ditugun hondakinak nola birziklatzen diren ikusita, hurrengo sarreran gai honekin jarraituko dugu; honi buruz zertxobait gehiago ikas dezazuen.

sábado, 26 de noviembre de 2011

Ingurumenaren gaineko eraginak: hondakinak

Ingurunean gertatzen diren arazoak alde batera utziz, hauek gehienetan sortzen dituzten hondakinei buruz hitz egingo dizuet gaur.
Ekosistemek betidanik birziklatu izan dituzte landareen, animalien eta gizakion hondakinak arazorik gabe, orain gutxi arte. Lehen, ekosistemak egonkorrak ziren; baina orain, hondakinak arazo larria bihurtu dira lehen munduan batez ere.
Hondakina, edozein substantzia edo material, gizakion edo beste edozein izakiren jardueraren ondorioz sortzen dena eta gaitzetsita geratzen dena da. Beraz, hondakinak botatzen ditugun materialak direla esan genezake.
Hondakinak sortzeak eta hauek pilatzeak, arazo larriak dakarzkie ekosistemei; batzuk izaki bizidunetara pasatzen direlako eta kate trofikoen bitartez, arazoa hedatu, hori dela eta, ondorio kaltegarriak dituztela baieztatu dezakegu.
XX. mendeko industria eta ekonomia garapenak, baliabideak neurrigabe erabiltzera eta, era berean, hondakin piloa metatzera eraman gaitu, askotan inolako kontrolik gabe. Horrela bada, gaur egun izadian dugun inpaktu handienetarikoa hondakin kantitateak eragiten duena da.
Hau jakinda, hondakinak, honako arazoengatik sortzen direla ikus dezakegu:
a) Gero eta gehiago kontsumitzen dugu eta bizitza-mailaren arabera, ontzi asko erabiltzen ditugu produktuak merkaturatzeko; beraz, ontziak hondakinen artean ugari direla dakigu.
b) Gero eta gehiago erabiltzen ditugu itzultzekoak ez diren eta biodegradagarriak ez diren ontziak.
c) Demografia bizkorregi hari da hazten eta horrek, hondakin kopurua handitu ere egiten du.
d) Gutxi dirauten kontsumo-gaiak erabiltzen ditugu.
e) Biztanleek herrietatik hirietara jotzen dute; hirietan hondakin kopuru gehiago sortuz.
Esatekoa da hondakinek lurzorua, ura eta atmosfera kutsatu egiten dituztela. Beraz, hondakin mota desberdinak existitzen direla jakin beharko genuke; hondakin mota horiek hurrengoak dira: hiri hondakinak, hondakin arriskutsuak eta hondakin ez arriskutsuak
Hiri hondakinak, herrietan eta hirietan sortzen diren hondakinei deritzogu. Orain dela gutxi arte, hondakin mota hauen kudeaketa ez zuen oztopo nabarmenik eragiten eta ez zuen buruhauste handirik ekartzen. Baina hirietako biztanle kopurua handitu eta kontsumo ohiturak izugarri handitu direnez, gaur egun arazo gogorrak dauzkagu hondakin hauek behar bezala kudeatzeko. Hau guztia jakinik, hirietako hondakinak daukaten jatorriaren arabera hauek hiru taldetan sailka ditzakegu:
  • Etxeko hondakinak: zabor poltsetan ateratzen ditugunak, hala nola, organikoak, beira, papera eta ontziak.
  • Hondakin handiak: altzariak, etxetresna elektrikoak, egurra, etab.
  • Merkataritza hondakinak: jarduera komertzialetan sortutako hondakinak.
Hondakin arriskutsuak, berriz, normalean industrian sortzen direnak direla aipatzekoa da. Beraz, euren osagaien artean gizakion osasunerako edo ingurumenerako elementu arriskugarriren bat duten gaien hondakinak direla esaten dugu.
Hondakin mota hauek, besteak bezala ezin dira metatu edo tratatu; beraz, hauek tratatzeko beste prozesu bat beharrezkoa da: lehenik elementu toxikoak kendu edo neutralizatu egin behar dira, ondoren, kaltegabekoak direnak zabortegietara eraman, eta azkenik, tratatu ezin direnak segurtasun-biltegietan sartu behar dira eta etengabe kontrolatu.
Amaitzeko, hondakin ez arriskutsuak ditugu; hiriko hondakinekin batera eratzen direnei deitzen diegu; esaterako, eraikuntza hondakinak, etxeen konponketak sortutako hondakinak, margoak, etab.
Honekin, hondakinei buruz amaitu dugu gaurkoz eta hurrengo sarreran hirietan sortzen diren etxeko hondakinak nola birziklatu daitezkeen arituko gara.

viernes, 25 de noviembre de 2011

Biodibertsitatea eta honen garrantzia


Idatziko dudan sarrera honetan, biodibertsitateari buruz arituko nahiz, hau zer den jakin eta zer nolako garrantzia duen ezagutu dezazuen.
Egoera askotan, biodibertsitateari buruz hitz egiten entzun dugu; bere galera, berreskurapena eta hau mantendu edo lehen-eratzeko mundu osoan erabiltzen ari diren neurriei buruz, ingurugiroarekiko, ekosistema desberdinen orekarekiko eta naturaren funtzio propioekiko duen garrantzia.
Hitzaren etimologia dioenez, planetan aurki ditzakegun espezie barietatea da biodibertsitatea, hau da, biosferan dauden izai bizidunen eta haiek garatzen dituzten ekosistemen aniztasuna. Azken urteotan eta aurrerapen teknologiko desberdinak gertatzen ziren bitartean, garapen genetikoari erreferentzia egiten zion guztia termino honen barruan sartzea bilatu zen.
Aipatzekoa da biodibertsitateak duen garrantzia hainbat alorretan garatu daitekeela eta horiei buruz zertxobait kontatuko dizuet:
  • Zientifikoa
Aipatzen dudan lehenengoa da, gehien mintzatzen dena delako eta denborarekin leku batean zabaltzen duguna delako; espezie berriak aurkitzearen posibilitatea, hauen jarrera analizatu eta gero hauei buruz ezagutza gehiago izatea area berriak esploratzen.

  • Ekologikoa
Ekosistemen erabilera normalera oso estu lotuta dago, zeinek oreka dinamikoa beti izateagatik ezaugarritzen diren eta kanpoko edozein efektu egoera hau aldatu ez dezan. Espezie desberdinen biziraupena ikasten ari da, habitat jakin bateko errekurtso naturalekin lotura (energia iturriak eta materia) estua dutenak hain zuzen ere.
Eremu honetako adibide bat jarriko dut, hau hobeto ulertzeko. Beraz, Karbonoaren Zikloaren barnean landareen garrantzia azpimarratzen da, lur eta mendi hegaletako finkapena honen erosioa saihesten dutelako eta animali erreinuen espezieen gaitasunak errazten dituelako.
Hau gainera kutsaduraren gutxipenean erabakigarria da, espezie asko, hondakinez baliatzen direlako, esaterako toxinak degradatzen eta materia arriskutsuak egonkortzeko posibilitatea izanik, hau da, elikagaietan bihurtuz.

  • Ekonomikoa
Aurretik esandako guztia kontuan harturik, gizakien jarduera ekonomiko desberdinak biodibertsitatearen galera eragin dezaketela ondorioztatu dezakegu; horietako gehienak materia prima eramaten dutela kontuan harturik, naturatik ateratakoak.
Kontsumitzen dutenari dagokionez, janari edo elikagaietatik sendagaiak arte barne hartu daitezke, sendagai batzuk produzitzeko espezie begetal batzuk behar direlako edota industriatik eratorritakoak, egurraren eskuratzetik espezie jakin batetik energia berriztagarriaren sormena arte.

Biodibertsitatean sortu daitezkeen aldaketen ondorioak errekurtsoen galera industria determinatu bat ixteagatik eratorri daitezke, krisi energetiko batean eta ekosistema oso bat ezabatu arte, hau, hauen gehiegizko ustiapenaren eraginez sortua izan bada.
Aurreko guztia alde batera utziz, esatekoa da, espezieak desagertzearena ez dela kontu berria, eta honen erritmoa asko bizkortu dela: gizakiok horretan eragina dugunez geroztik, 1000-10000 bider bizkorrago ari dira desagertzen; beraz, adituen ustez, erritmo horretan jarraituz gero, 2050. urterako espezieen erdia baino gehiago desagertuko dira; biodibertsitatea murriztuz.

jueves, 24 de noviembre de 2011

Basamortutzea


Gaur, ingurugiroan aurki dezakegun beste arazo bati buruz hitz egingo dizuet, basamortutzeari buruz hain zuzen ere. Nahiz eta honek guri era zuzenean ez eragin, honi buruz zertxobait gehiago jakitea interesgarria dela uste dut.


Esatekoa da basamortutzea lurraren degradazioa dela, eremu idor eta erdi idorretan gertatzen dena faktore ugarik eraginda; klima-aldaketak eta giza jardueren ondorioengatik hain zuzen ere. Basamortutzeak emankorrak diren lurzoruak higatzen eta suntsitzen ditu eta batez ere eremu tropikaletan eta subtropikaletan kezkagarria dela jakitekoa da.

Desertifikazioa lurzorua babesten duten landareak desagertzetik dator, eta hori dela eta, lurzorua gazitu eta kutsatu egiten da. Prozesu honetan, lehen aipatu bezala, klimaren gorabeherek zerikusi handia dute, lehorteak eta uholdeak esaterako; baina gizakion jarduerak ere itzelezko garrantzia dutela aipatzekoa da; zuzenean (aurreko egunetan hitz egindako zuhaitz mozteak lurzorua babesik gabe uzten dutelako) zein zeharkako eragina (berotegi efektua) izanda ere.

Nahiz eta horretaz kontziente ez izan, basamortutzea arazo larria bihurtu da mundu osoan, kontinente guztietan zehar basamortutze-prozesuak etengabe gertatzen ari direlako. Basamortutze-prozesu hauek, klima hezea dagoen lekuetan gertatzen ari dira, non giza jardueren ondorioz, lurra bere emankortasuna galtzen duen.

Orain dela gutxira arte, lurra agortzeak eremu lehorretan bakarrik zirudien kezkagarria; bertan lurra erraz galtzen delako, eta lehen zeukan era hartzea oso zaila bihurtzen delako. Hori ez gertatzeko, hau da, basamortutzeari aurre egiteko, hainbat egitasmo jarri dituzte martxan. Egitasmo hauek, lurra erabiltzeko modua aldatzean oinarritzen dira, horrek toki askotan lurra galtzeak eragiten duelako, era desegokian erabili dituztelako edota neurriz kanpoko ustiatzeak izan direlako.


Basoak suteen bidez soiltzeak, hau da, aurreko egunetan landu dugun deforestazioa; leku berean komeni den baino abere gehiago edukitzeak, baratze ureztatuak horretarako aproposak ez diren tokietan jartzeak, etab. eremu zabaletan lurra lehortzea eragiten dute. Lurrak beste era batera landuta eta erabilita egoteak, kalte horiek konpontzen, edo, basamortutzea lurra oraindik emankorra den lekuetara ez zabaltzea eragiten dute; eta horretarako, ezinbestekoa da lurra eta ura bateratuta gestionatzea.

Aurreko guztia kontuan harturik, basamortutzea gertatzeko eraginak edo errudunak zeintzuk diren komentatuko ditut orain:

-Baso-soiltzea: Kasurik ezagunena dugu hau, hau da, deforestazioa. Suteek, egur eta paper industriek eragindako zuhaitzen mozketek eta monolaborantza hedatzeak eragiten dute.

-Gehiegizko laborantza: Hau kontuan harturik, esatekoa da lurzoruaren emankortasuna murriztea, eta uztak dituzten produktibitate maila ere behera egitea basamortutzea eragiten dutela.

-Gehiegizko larratzea: Nekazaritzarako gero eta lur-azal handiagoak erabiltzen dira eta animaliak gordetzeko larreak ere txikiagoak izaten dira nahiz eta abere taldeak gero eta handiagoak izan. Era berean, abeltzainak haien zereginak burutzeko belarra murriztu egiten dute eta larre-landareek produzitutako kantitatea jaisterakoan, basamortutzea sustatzen dute.

-Ureztapen txarra: Eskualde lehorretan elikagaien produkzioa handitzeko irtenbide ezin hobea da ureztapena, beraz, horri esker zereal eta bestelako landareen produkzioa handiagotu egin da. Hala ere, ureztapenak lurraldea basamortu bihur dezake. Honekin erlazionatuta dauden datuak harrigarriak dira; mundu osoko eskualde lehorrak kontutan harturik, urtero lurralde ureztatuetako 500.000 hektarea basamortu bilakatzen direlako.

Basamortutzearen ondorioak begi bistan daude, azken berrogeita hamar urtetan, 500 milioi hektarea ingururi eragin diola kontuan hartzen badugu. Planetako azaleraren herena basamortu bilakatzeko zorian dago, eta kontinente guztietako 900 milioi pertsonari zuzenean eragiten diela ere aipatzekoa da.

miércoles, 23 de noviembre de 2011

Basoen garrantzia ingurugiroan


Gaur, atzo esan bezala, basoek gure ingurugiroan duten garrantziari buruz hitz egingo dut. Gehienok, honi buruzko informazio gutxi daukagula uste dudalako eta hauek behar duten garrantzia guztiok jakin beharko genukeela uste dudalako. Basoen mozketari buruz zerbait entzuterakoan larritu egiten gara; baina ez dakigu zehatz mehats horrek benetan dakarren ondorio kaltegarri edo larri asko. Beraz, honi buruz gehiago jakin dezazuen helburuarekin, sarrera hau prestatu dizuet.
Basoak oso garrantzitsuak direla badakigu; alde batetik ura kudeatzen dutelako, beraz, oreka hidrikoa mantendu eta lurra babesten dute. Honekin lotuta, basoek lurra higaduratik babesten dutela esatekoa da, esaterako euri jasa gogorrak direnean, uholdeak narras egiten dute aldapako lurrean eta higadura bizia gertatzen da. Zuhaitzak dauden lekuetan, berriz, hostoek uraren zati bat poroen bidez xurgatzen dute eta gainerako urak, lurrak motelago jotzen du, bertako landareek ura atxikituz eta basoan ur-erreserba sortuz.
Horrez gain, tokiko klima ere hezetzen dute; eguzkiak zuhaitz gabeko guneetan gogor jotzen duenean, lurreko ura arin lurruntzen da, eta horrela lurra lehortu egiten da eta bertako ura azkar lurruntzen da, eremua idortuz. Zuhaitzak dauden eremuan, berriz, zuhaitzen sustraiek lurrean dagoen ura xurgatzen dute eta transpirazio bidez ur lurrun hori airera botatzen dute, inguruko atmosfera hezetuz.
Uraren kudeaketarekin jarraituz, basoak uholdeak kontrolatzen dituztela aipatu beharko genuke. Zuhaitzik egon ezean, lehen esan bezala, lurrak ez dauka zuzenean datorkion ura xurgatzerik eta oztoporik gabe ibaietara doa; gainera urak herretan eramaten ditu eta ur larregi daramanez, ibaien ur-mailak bizkor egiten du gora eta urak gainezka egin dezake. Uholdeak eta aste batzuetara lehortea etorriz gero, ura lurrundu egiten da, gero, lur azpiko urak, ibaietako ura gutxituz eta eremua idor bihurtuz.
Honekin batera, esatekoa da elur kantitatea eta urtzea kontrolatzen dutela. Neguan elurra ari duenean, zuhaitzak dauden lekuetan elur geruza meheago izan ohi da eremu zabaletan baino eta horrela animaliek babesa eta janaria aurki dezakete. Udaberria heltzerakoan, aldiz, elurra pixkanaka pixkanaka desegiten da, ura zurgatzen da eta ibaiak arriskurik gabe betetzen dira.
Uraren kudeaketa alde batera utzita, basoek luiziak eragozten dituztela aipatzekoa da. Elurra egiten duenean, zuhaitzik gabeko buztin aldapetan, dagoen lurra hidratatu eta plastifikatu egiten da eta irristatzea gerta daiteke lur-masak aldapan behera murgilduz eta bidean aurkitzen dituzten gauzak suntsituz. Basoak dauden aldapetan, berriz, zuhaitzen sustraiek atxikitzen dute lurra eta lurrek irrist egiteko arriskua gutxitzen da.
Basoek ere, haizeari eusten diotela jakin beharko genuke; zuhaitzak haizeari eusteko biderik eraginkorrena izanik; zuhaitzik ez dagoen lekuetan, kostaldean kasurako, ezerk ez du haizearen abiadura geldiarazten eta honek hondamendi itzelak sor ditzake. Mikroklima ere osatzen dutela jakin beharko genuke; basoak dauden lekuetako klima zuhaitzik gabeko tokietakoa baino hezeagoa dela jakinik; hauek xurgatzen duten uraren %97 atmosferara doalako.
Guztiok dakigun bezala, basoek oxigenoa etengabe ekoizten dute, fotosintesi prozesua dela eta, basoak oxigeno ekoizle handiak bihurtzen dira, eta prozesu artifizialetan (berogailuak edo motorren kasurako) kontsumitzen dugun oxigeno kantitatea berreskuratzen laguntzen dute, hauek isurtzen duten CO2-a kontsumituz.
Hau alde batera utzita, basoak zaratak moteltzen dituztela aipatzekoa da. Kasu askotan, errepideen ertzetan landatu ohi diren zuhaitzak kasurako, lerro trinkoetan jarrita ageri dira eta motorren edo kotxeen zaratak moteldu egiten dituzte; pantaila erara jokatuz soinua desbideratu eta indargabetua uzten dute.
Hau guztiarekin, basoak ingurugiroa hobetzeko hainbat ezaugarri betetzen dituztela ikus dezakegu, gure bizitzan beharrezkoak direla baieztatuz; hori dela eta, basoen suntsipena moteldu beharko genuke eta hauek babestuz behar duten garrantzia eman.