NOLA IRAKATSI UMEEI BIRZIKLATZEN?
Ikaste prozesu guztietan bezala, pausu txikiak emanez hasi behar da eta irakasgai berri batera soilik pasatu behar da aurreko kontzeptuak barneratuta daudenean. Hona hemen umeekin birziklapena lantzeko jorratu ahal diren idei garrantzitsu batzuk :
-Birziklatzeko tokia:
Etxeko toki desberdinetan zakarrontzi desberdinak jarri material desberdinak antolatu eta bereizi ahal izateko; sukaldean, komunean, etxeko sarreran…
Ideia ona izango litzateke umeak toki bakoitza birziklatzeko kolore batekin identifikatzea. Horretarako, forma eta kolore desberdinetako fitxak erabiltzea egokia izango litzateke. Adibidez: Triangelu berdea, beira; borobil horia, ontziak eta laukizuzen urdina, papera. Umeak paper gehien erabiltzen dituztenak badira, ideia ona izango litzateke paperaren birziklapenaren zakarrontzia bere gelan jartzea.
Ordenagailuekin lan egiteak parperaren erabilera murriztea suposatzen duen arren, oraindik paper asko alferrik galtzen da. Neurri ona izango litzateke umeei txikitatik erabilgarriak ez diren paperen atzeko aldeak marrazkietarako edota kontuak egiteko erabili behar direla irakastea. Folio bat gutxiago = zuhaitz bat gehiago!
Birziklatzeko irrika izan duzu beti baina inoiz ez duzu jakin nola egin?
Hona hemen zenbait gomendio birziklapena hobeto ulertzeko:
- Bila ezazu birziklatzeko leku zehatza.
Oso garrantzitsua da birziklatzeko ontzien kokapena zehaztea eta aukeratutako lekua beti berdina izatea eta ez astez-aste aldatzea. Aldaketak egonez gero, etxeko gainontzeko bizilagunak arazoak izango lituzkete eta amaieran hondakinak zakarrontzi orokorrean botatzen amaituko lukete; birziklapen prozesuaren ideia suntsituz. Hoberena, birziklatzeko tokia betidanik zakarrontzia kokatuta egon den lekutik hurbil jartzea da.
- Zeintzuk dira birziklapen garrantzitsuenak?
No hay comentarios:
Publicar un comentario