jueves, 10 de noviembre de 2011

Lur-azpiko uren eta aintziren kutsadura

Aurreko egunean esan bezala, uraren kutsadura lantzen jarraituko dugu gaur ere. Guztiok dakigu edateko ona den ur kantitatea eta errekurtso hidrikoak ez direla mugatuak, beraz, ura errekurtso ez berriztagarria dugu, eta honen berreskurapenerako diru kantitate eta lan urte ugari beharrezkoak litzateke. Horri, gehituko genioke, izaki bizidunen bizi kalitatea eragiten ez duela bakarrik; baizik eta jarduera sozio ekonomiko desberdinei ere.
Gaurko sarreran, uraren kutsadura akuifero desberdinetan zehar nola eragiten duen ikusten hasiko gara; hala nola, lur azpian eta aintziretan; eta hurrengo egunetan, ibai eta itsasoetako kutsadurari buruz mintzatuko naiz.

LUR-AZPIKO UREN KUTSADURA
Lur azpiko akuiferoak, kontsumorako eta nekazaritza jardueretarako ura hornitzen dute, beraz, oso kaltetuta ikusten dira kutsadura eta gehiegizko ustiaketaren ondorioz. Lurra, isurketa urbanoak eta industrialak iragazi egiten ditu eta euri ur kutsatua ere eta horren ondorioz, lurpeko urak aldatzen ditu, erabiltezinak bihurtuz.

Aurreko parrafoan esan bezala lurpeko urak bi arazo larri ditu: gehiegizko ustiapena eta kutsadura. Kutsadurari erreparatzen badiogu, lurpeko ura zenbat eta sakonago egon, mikroorganismoek sortzen duten kutsadura txikiagoa izan ohi da, ura iragazten denean xurgatzen delako. Kutsatzaile fisikoek eta kimikoek xurgatzen ez direnez, lurpeko uretan metatzen dira hauek guztiz kaltetuz.
Azaleko urak kutsatzen direnean, errazagoa izaten da arazoa detektatzea eta konpontzeko neurriak bideratzea; baina lurpeko ura kutsatzen denean kasu honetan bezalaxe, konturatzerako hilabeteak edo urteak pasa daitezke; hori dela eta, arazo larri baten aurrean gaude.
Lurpeko urak kutsatzen dituzten kutsatzaileek asko dira eta hori dela eta, hainbat jatorri dituzte:
-Hiri-hondakin solidoak: zabortegietan metatzean hondakinak askatzen dituzten likidoak edota euri urak zeharkatzen dituenean arrastatzen dituen kutsatzaileak lurrean barrena sartzen dira lurpeko uretaraino.
-Hobi septikoetan metatzen diren hondakinak: komunetik eta sukaldeko harraskatik botatzen diren hondakinak hobi septikoetan pilatzen dira, eta, arazketa arina pasatuta, zabaldu egiten dira lurrak iragaz ditzan.
-Nekazaritza-jarduerak: azalera handia betetzen duten nekazaritza jardueretan erabilitako ongarri eta pestiziden erdiak baino gehiagok lurpeko uretan amaitzen dute.
-Abeltzaintzan sortzen diren satsak eta purinak: horiek ez dute arazo handirik sortzen, ugariegi ez badira.
-Mea-jarduerak: mineralei aplikatzen dizkieten tratamenduen ondorioz eta eraikuntza nahiz bestelako lanen ondorioz ere gai kutsatzaileak sor daitezke, eta horiek lurrean barrena iragazi ohi dira.

AINTZIREN KUTSADURA
Askotan, pentsa dezakegu aintzirak kutsatu ezin daitezkeela; batez ere, geldirik daudelako eta bertako ura ibaietakoa, ez bezala, momentu orotan edota era konstantean mugitzen ez delako.
Esatekoa da, gure aintziretara detergente eta ongarrien gorpuzkiak heltzen direla eta hau gertatzerakoan, bertan dauden algak, horietaz elikatzen direla eta azkarregi ugaltzen direla. Aintziretako urak, ibaietakoak ez bezala, mugimendu gutxi daukatela badakigu, ia-ia erabat geldituta egoten da eta hori dela eta, hiltzen diren algen gorpuzkinak hondoan jalkitzen dira eta gainerako belaunaldietarakoentzat elikadura bihurtzen dira, mikroorganismoen akzio arazgarriari esker. Honen ondorioz, uraren degradazio prozesua jarraitzen du pixkanaka pixkanaka era naturalen bidez: ura arrea bihurtuz, opakoak eta oxigenorik gabe. Orain azaldu berri dugun prozesu geldo honi eutrofizazioa deritzo eta ura kutsatzeko era naturala dugu.
Hauek izan dira, gure planetan aurki ditzakegun akuifero jakin batzuen kutsadurari buruzko informazioa. Uraren kutsadura horietako asko kaltetzen ditu eta gaurkoz, hauekin dezente dugu; hurrengo egunetan ibaiak eta itsasoak aztertuko ditugu eta horiei buruz gehiago jakingo dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario