lunes, 14 de noviembre de 2011

Itsasoen kutsadura

Aurreko sarreran, ibaien kutsadurari buruz aritu ginen; ibaiak kutsaduraren eraginez oso kaltetuta geratu daitezkeela ikusi genuen, eta itsasoak, zoritxarrez ez dira gutxiago eta hauek jasaten duten kutsadura ere aipatzekoa da.
Itsasoaren kutsadura oso handia da, nahiz eta gustukoa ez izan arren, gure hondakin gehienen zabortegia itsasoa dela jakin behar dugu; bertara, isurketa asko heltzen direlako; urbanoak zen industrialak (hondakin erradiaktiboak barne).
Estimazio desberdinak diotenez, itsasoak kutsatzen dituzten substantzia desberdinen %80a, lurretik, bertatik datoz; hau da, lur urbano eta industrialetatik. Lurreko iturri hauetatik, kutsadura difuso deiturikoa, garrantzitsuena da; barnean foku desberdinak dituena; hala nola, kotxeak, kamioiak edo tanke septikoak, lan lurrak eta beste batzuk kontuan harturik.
Honekin bat, esatekoa da, itsasoko uraren kutsaduraren jatorria desberdina izan daitekeela; eta hauek direla aipatu beharreko iturriak:



.Ibai kutsatuetatik datorren ur kutsatua.
.Isurketa ez kontrolatuak, batez ere fabriketatik datozenak.
.Hidrokarburoen isurketak, eta itsasoen kutsaduraren iturri eta eragin nagusiena, hau da, marea beltzak.

Marea beltzak itsasoko urak kutsatzen dituen kausarik nagusiena denez, jarraian honi buruz gehiago hitz egingo dizuet; nahiz eta honi buruz zerbait entzunda daukazuela jakin badakit. 2002. urtean Galizian gertatutako Prestige petrolio-ontziaren istripua eta duela gutxi Mexikoko golkoan gertatutakoaren ondoren telebistan entzundako hainbat gauza dakizuelakoan nagoelako.
Itsasoko urak kutsatzen dituzten isurketak, ohiko jardueretan sortzen direla badakigu; baina noizean behin, istripuen ondorioz marea beltzak sortzen direla esatekoa da, itsasora hainbat tona petrolio isuri ondoren.
Esan bezala, marea beltzak eragiten dituzten petrolio eta erregaiak, petrolio-ontziek izandako istripuen ondorioz eratorriak dira, hauen tankeen garbiketa dela eta; putzu petroliferoen ihesen ondorioz eta biltegiratze sistema edo garraioaren emaitza bezala.
Nahiz eta marea beltzen kalteak izugarriak izan, faktore desberdinenen araberakoak izaten dira; hona hemen faktore horiek:
.Petrolio mota
.Kantitatea
.Kostaldeko distantzia
.Itsasoaren ezaugarriak
Petrolioa isuri eta berehala hedatzeko joera du, eta, itsasoko urak baino dentsitate txikiagoa duenez, ur gainean petrolio-geruza bat sortzen da, petrolio orbana; denbora aurrera doala, petrolioaren ezaugarriak aldatzen doazelarik, orban hori zortzi bider handiago bihur daiteke lehenengo orduan. Gainera, haizeak, olatuek, eta korronteek petrolio-geruza zabaltzea, higitzea eta haustea ere errazten dutenez gero, orban batetik beste hainbat sor daitezke.

Petrolio gordina uretaratzen denean, uretan, airean eta inguruetan dauden ekosistemetan aldaketak eragiten ditu. Orbana, argiaren sarrera oztopatu egiten du, bai eta uraren oxigenazioa ere, hori dela eta, organismo askoren hilketa eragiten du. Era berean, izaki bizidunetan kalteak inpregnazioaren ondorioz gertatzen dira, hauek, haien flotabilitatea eta mugimendua trabatuta ikusten dutelako, eta lehen esan bezala, hauen hilketa eragin dezake. Horrez gain, efektu toxikoa irenstearen ondorioz ere gertatzen da, izaki bizidun horietako askok gordina irensten dute petrolioa haien lumak garbitzen saiatzen direnean, eta horrek, haien arrautzen eta larben garapena eragozten du.
Aurreko guztiaren ondorioz, kate trofikoak oso kaltetuta ikusten direla esan edo baieztatu genezake. Dudarik gabe, itsas azalaren gertuago bizi diren fauna eta flora dira ondorio larrienak izaten dituztenak.
Honekin amaitzeko esatekoa da, prebentzio neurri batzuk badaudela; hala nola, kasko bikoitzeko ontziak eraikitzea, legegintza aldatzea, barrera flotagarriak ezartzea, gel kimikoak erabiltzea edota hidrokarburoak “jaten” dituzten bakterioak haztea eragitea.
Uraren kutsadurari buruz hitz egiten amaitu dugu gaur, itsasoetako kutsadurarekin amaiera ematen; beraz, hurrengo sarreretan beste gai batzuekin sartuko naiz; horiei buruz gehiago jakin dezazuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario