martes, 8 de noviembre de 2011

Uraren Kutsadura

Urarekin sortzen ari diren arazoek kezka handia sortu dute azken aldiotan: alde batetik gero eta ur gehiago erabiltzen dugulako; eta, beste alde batetik, gero eta zailagoa delako behar adina ur erabilgarri aurkitzea, egunean baino, egunekoa baino handiagoa den eskaria asetzeko.
Beraz, gaur egun, biztanleria askok aurre egin behar duten arazo nagusietako bat uraren kutsadura dugu; herrialde garatuetakoak zein azpigaratuetakoak izan eta arazo larria iruditzen zaidanez, horri buruz hitz egingo dizuet.
Guztiok dakigunez, ura ezinbesteko errekurtsoa da bizitzeko eta bizitzarako; beraz, honen kutsadura arazo negatibo handia izan daiteke, eremu kutsatutik gertu dauden herri eta herrialdeen garapen sozial eta ekonomikorako.
Uraren kutsaduraz hitz egiterakoan, guztiok badakigu zertaz ari garen; baina, Badakigu nola gauzatzen den uraren kutsadura hori?

Aipatzekoa da eta jakingo duzuenez bezala, modu bat baino gehiago dagoela egunero erabiltzen dugun ura kutsatu ahal izateko. Ura kutsatzeko erarik aipagarri eta ohikoena, akuiferoetan (erreka, ibai, aintzira, itsasoa, etab.), era zuzenean edo zeharkakoan kutsagarriak izan daitezkeen substantzia desberdinen sartzearen ondorioa da.
Uraren kutsadura suertatzen duten bi modu nagusi daude; guztiok ezagutzen duguna, eta ohikoena dena eta seguraski inoiz entzun ez duzuen beste era bat. Alde batetik, uraren kutsadura naturalarekin bat datorrena dugu, nahiko ezezaguna bihurtzen zaiguna. Ur kutsadura mota honek, ziklo naturalarekin erlazionatuta dago. Bertan, zikloan zehar, ura kutsakorrak diren eratzaileren (substantzia mineralak eta organikoak disolbatuta edo suspentzioan) batekin kontaktuan sartzen da eta atmosferan, beste ur desberdinetan eta lur azalean isuri hauek kutsatu egiten ditu.
Beste aldetik, guztiok buruan geneukan hasierako ideia dugu; hau da, gizakiaren jarduerekin bat datorrena, garrantzitsuena izan ohi dena eta kaltegarriena ere. Kutsatze mota honen zergatiak asko dira, hau da, kausak era askotarikoak izan daitezke, baina hauek izaten dira ohikoenak:
  • Prozesu industrialen ostean ibaietara eta aintziretara isurtzen diren hondakinen substantzia toxikoak.


  • Nekazaritzan erabiltzen diren pestizidak, ongarriak eta beste produktu kimiko batzuk, lurretik lur azpiko akuiferoetarantz edota beste ur iturrietara irristatzen direnean hauek kutsatu egiten dituzte.


  • Kostetan botatzen diren hondakinak eta zaborrak, uraren kurtsoei esker arrastaka eramanda izaten dira ozeanoetako hondakin partze handiak bezala, degradatzeko milaka urte behar dituzten hondakinez eratuta daudenak.


  • Ontzietako erregai kutsakorren erabilera.


  • Hirien ur sistemetatik datozen hondakin-uren isurketa.

Uraren kutsaduraren ondorioak asko dira eta ez dira onak izaten. Ura daukan oro kutsatuta geratzen dela esatekoa da, ibaiak, itsasoak, aintzirak, ur azpiko urak, urtegiak, etab. Orain aipatu bezala, uraren kutsadura, ibai eta erreken kutsadura eta itsasoen kutsadura ekarri dezake; hori dela eta, eta honi buruz gehiago jakiteko, hurrengo egunetan honi buruz hitz egingo dizuet.
Kutsadura honek ez gaitu bakarrik gizakioi eragiten baizik eta faunari eta bertan bizi diren izaki bizidunei ere. Ur kutsatua gaixotasun barietate handiaren eramailea dela gogoratu beharra daukagu; horietako batzuk, hilkorrak izanik.

Jarraian bideo bat jarriko dut; uraren kutsadura nolakoa den ikusteko aukera ahal izango duzue bertan eta horrek naturan zer nolako inpaktua daukan ere.





No hay comentarios:

Publicar un comentario