sábado, 12 de noviembre de 2011

Ibaien kutsadura

Aurreko egunetan bezala, uraren kutsadura akuifero desberdinetan nola gauzatzen den hitz egiten jarraituko dugu. Gaur, guztiok ezagutzen ditugun eta garrantzia handia duten ibaiei buruz egingo dugu berba; hauek nola kutsatu daitezkeen eta zeren eraginagatik.

IBAIEN KUTSADURA
Dakigun bezala eta lehenago esan bezala, ibaietako ura sufritzen dituen aldaketak giza jardueraren ondorioz suertatzen diren zuzeneko isurketaren ondorioa da. Hori kontuan harturik, gogoratzekoa da populazioa urtero handitzen ari dela, ur gehiagoren beharra dagoela, janari gehiago beharrezkoa dela, garraio gehiago erabiltzen ditugula, jantzi gehiago, errekurtso gehiago eta bizitzeko espazio gehiago beharrezkoak direla. Hau guztiaren ondorio bezala, gas toxikoen isurketa dugu, hondakinen bidezko kutsadura, metalak eta pestizidak; hondakin kimiko eta materia erradiaktiboen deskarga, edota istripuen ondorengoak, hala nola, petrolio isurketak.

Aurreko guztia kontuan hartzen badugu, era azkar eta erraz batean azaltzeko, ibaien kutsadura jardueretan arraroak kontsideratzen diren materialen eransketari deritzogu, hau da, kutsakorrak diren materialak ibaietako urarekin kontaktuan jartzerakoan, hauen kutsadura suertatzen dela. Arraroak kontsideratzen diren material horiek izendatzen baditugu, hauekin egin dezakegu topo:
*Produktu kimikoak
*Mikroorganismoak
*Hondakin-urak
*Hondakin industrialak eta beste batzuk.

Material hauek, era desberdinetan gehitu daitezke ibaietako urei hauetan dagoen ura kutsatzeko; alde batetik iturri puntualak ditugu eta bestetik, berriz, ez puntualak. Iturri puntualak, kutsatzaileak deskargatzen dituzte leku edo eremu jakin batean tutueriak eta estolden bidez. Esate baterako: petroliozko putzuak eta lantegiak edo fabrikak. Iturri ez puntualak, berriz, lurrazal eremu handiak dira, non kutsatzaileak eskualde zabal batean deskargatzen dira uretara. Iturri ez puntual nagusiena nekazaritza dugu.
Ibaien uren kutsaduraren ondorioak, guztiok dakigunez, desberdinak izan daiteke; arro hidrikoaren kaltea, ekosistema akuatikoaren ageriko biodibertsitate galerarekin erlazionatuta egoten da, bertako indibiduoen bizi kalitatea eragiten, eta hauen hilketa masiboa azkartuz, intoxikazio zorrotzaren kasuetan. Hori, ibaietako kutsatzaile printzipalak kontuan hartu gabe; hala nola, agente infekziosoak, hesteetako osasun arazoak gauzatzen dituztenak; hondakin-urak eta oxigenoa beharrezkoa duten beste hondakin batzuk; produktu kimikoak eta elikagai begetalak.
Hauek ez dira bakarrik gure organismoan sartzen egoera txarrean dagoen uraren berehalako irenste baten ondorioz; baizik eta, ur kutsatuetan bizi diren arrainen kontsumoaren ondorioz ere sar daitezke gure organismoan, edota mingarria den substantzia baten intoxikazio kroniko baten ondoren.
Hori guztia dela eta, ibai, aintzira eta ur azpiko uren babesagatik borrokatu behar dugu, eta dudarik gabe, hauen kutsaduraren kontra ere. Dudarik gabe guztion zeregina da eta arazo larririk ez izateko hauek zaindu behar ditugu; batez ere, gure eskuetan dagoena burutuz, hala nola, hondakinak bertara ez bota, edota inguruan daukagunei honi buruzko informazioa eskaintzen.
Hurrengo egunean, uraren kutsadurarekin erlazionaturiko azken sarrera idatziko dut, eta ozeano edo itsasoekin erlazionatuta egongo da. Horrekin amaitutakoan, beste kutsadura mota desberdin batzuk aipatuko ditut, horiei buruz gehiago jakin dezazuen, esate baterako, lurzoruaren kutsadura, edota atmosferarena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario