martes, 15 de noviembre de 2011

Lurrazalaren kutsadura

Gaur, ingurugiroan jasaten dugun kutsadura desberdinekin jarraitzeko, lurzoruaren kutsadurari buruz hitz egingo dizuet. Gehienetan ez dugu kontuan hartzen ibiltzen garen lurra kutsatuta egon daitekeela baina beste arazo batzuen hasiera badago bertan; esate baterako, lurrazala kutsatuta egoteak, jadanik aipaturiko lur azpiko uren kutsadura eragin dezake.

Lurreko kutsadura era erraz batean eta batez ere laburtuan azal dezakegu; lurzorua ez finkatuta dagoen material soltea dugu; inguruneko alterazio meteorologikoen emaitza edo arroken disgregazio fisikoaren ondorioz sortzen dena.
Lurzorua, eboluzionatzeko joera du, sistema konplexu bat eratzera heldu arte; estruktura estratifikatu bat izatera pasatuz eta konposizio espezifiko bat edukiz; izaki bizidunen eraginpean dagoena hain zuzen ere.
Baina lehen esan bezala eta aurretik landutako ura kontuan hartzen badugu, lurzorua ere kutsatu daitekeela esan genezake, beraz kaltetuta geratu daiteke, gaur egun ingurunean gauza askorekin gertatzen den antzera. Honi, lurzoruaren kutsadura deritzogu; eta naturala zein giza jarduerak eraginda izan daiteke.

Lurrazalaren kutsadura naturala
Lurzoruaren formazioan eta estrukturan eragiten duten bi kutsadura mota daude: kutsadura naturala (normalean endogenoa dena, hau da, lurrazalaren barnean dagoena) eta antropikoa (exogenoa dena, hau da kanpoaldean dagoena).
Guztiok dakigunez eta lehen esan bezala, fenomeno natural ezberdinek lurzoruaren kutsaduraren kausak izan daitezke. Hau hobeto ulertzeko, adibide bat aipatuko dut; sumendi aktibo batek, kanpo substantzia eta kutsatzaile gehiago eman ahal dizkio lurzoruari, elkarrekin dauden ikatz zentral termiko batzuk baino.Honi, kutsadura naturala deritzogu.

Lurzoruaren kutsadura giza jarduerengandik eraginda.
Giza jardueren ondorioz lurzoruaren kutsadura ematen denean, honen eragina, kausa askoren ondorioengandik gerta daitekeela esan genezake; hauek dira arrazoi ohikoenak:
- Nekazaritzan erabiltzen diren pestizidak.
-Lurrazpiko bilketa tankeen apurketa.
-Zabortegietatik datozen iragazpenak.
-Produktu industrialen hondakinen metaketa.

Lurzoruaren kutsadura eragiten dituzten produktu kimiko asko badaude; eta horietako erabilienak, honakoak dira: petroliotik eratorritakoak, pestizidak eta beste metal astun batzuk. Fenomeno hau, industrializazioaren gradu altueraren ondorioa da, produktu kimikoen erabilera gero eta handiagoa izateagatik, eta herrialde desberdinetako gobernu eta enpresen kontrol eta gestioen ondorioz.
Lurzoruaren kutsadura neurri kritiko batera heltzen denean, sistema konplexu hauen orekan eragiten du, hau aldatuz edo oztopatuz, hau da, lurzoruen portaera aldaketan eragiten duena. Metatzen diren substantzia kaltegarriak toxikoak bueltatzen dira bertan bizi diren izaki bizidunentzat eta degradazio kimiko hau, lurrazalaren produktibitate osoan edo partzialean eragin dezake.
Esatekoa da eta ikusteke dagoen moduan, lurrazalaren kutsadura ondorio negatibo asko dakartza. Horien artean, giza osasunerako kalte handiak eragiten dituztenak daude, zuzenean zein zeharkakoak.
Lurrazalaren kutsaduraren ikasketa aurrera eraman ahal izateko, kutsatzaile maila maximoak definitu behar dira, eta faktore batzuk aztertu egiten dira; lurzorua zer-nolako erantzuna ematen duen jakiteko.
Eremu kutsatuak behin mugatu ondoren, eremuaren garbiketarekin hasten da, eremu honen kutsadura kantitatea murrizteko; hau guztiz desagertzea ia ezinezkoa delako. Honek ez du benetako erantzuna edo soluzioa ematen, kutsaduraren efektuak aurretik bertako animalia eta landareak kaltetu dezakeelako; bai eta lurraren kalitatea eta biztanleen osasunean eraginak izan. Gainera, aipatzekoa da denbora eta diru asko beharrezkoak direla garbiketa lanak burutzeko, eta normalean kaltetutako eskualdeek ezin dituztela faktore hauei aurre egin.
Honekin asko luzatu nahi ez naizenez, gaurkoz amaitutzat emango dut nire lana eta hurrengo sarreran kutsadura akustikoari buruz berba egingo dudala komentatu nahiko nizuke.


2 comentarios: