Ingurugiroa gure bizitzaren alderdi oso garrantzitsua dela uste dut; pertsonalki horrela iruditzen zaidanez, honi buruz gehiago jakin dezazuen gustatuko litzaidake. Natura oso baldintzatuta dago guk egunero egiten ditugun ekintzen ondorioengatik; eta guztiok behar bezalako garrantzia emango bagenio, jasaten dituen arazo eta arrisku kopurua murritzagoa izango litzatekeela esango nuke. Beraz, guztiok ingurugiroa era berean zaindu beharko genukeela uste dut eta honi behar bezalako garrantzia eman.
Beraz, esatekoa da, ingurugiroa, inguratzen gaituen eta bizirik dauden gauzen multzoa dela; hau da, izaki biziduna eragiten duen guztia, eta batez ere pertsonen bizitzaren zirkunstantziak edo sozietatea baldintzatu egiten duena.
Leku eta momentu jakin batean existitzen diren balore naturalak, sozialak eta kulturalak bermatzen dituen multzoa da; zeinek gizakiaren bizitzan eragina daukate eta datozen belaunaldikoenak ere. Hau da, ez du bakarrik bizitza garatzen den espazioa lantzen edo tratatzen, baizik eta izaki bizidunak, objektuak, ura, lurra, airea eta hauen arteko erlazioak ere bere baitan hartzen ditu; kultura bezalako elementu ukiezinak baztertu gabe. Beraz, esan genezake bertatik, ingurunetik, ura, janaria, erregaiak eta lehengaiak eskuratzen ditugula egunero erabiltzen ditugun gauzak fabrikatzeko.batez ere pertsonen bizitzaren zirkunstantziak edo sozietatea baldintzatu egiten duena.
Lurra planeta ingurugiro multzoa osatzen du; non elementu guztien elkarreraginak suertatzen diren, gizakia ere kontuan harturik. Horrez gain, giza jarduera garrantzia handia dauka; eta gure espeziearentzat erosotasuna eta garapena lortzeko, gogokoa ez den bigarren efektu bat eragiten du; hau da, ingurugiro degradazio prozesua.
Gizakia ingurugiroaren zatia da; nahiz eta bere jarduerak aldaketak eragiten dituzten. Gizakiak eragiten dituen ia jarduera gehienak inguru naturala eraldatu egiten dute. Nahiz eta hori horrela izan, jarduera batzuk oso garrantzitsuak dira:
- Nekazaritza eta abeltzaintza: basoen desagerpena eragiten dute, erosioaren handipena eta oxigenoaren ekoizpenaren degradazioa. Flora eta fauna naturalen desagerpena eta inpaktu bisuala lurren partzelazioa dela eta.
- Errekurtsoen ateratzea: lurraren erosioa eta honen kutsadura; bai eta lurpeko lurren kutsadura ere.
- Energiaren produkzioa: Inpaktu bisuala, atmosferaren kutsadura (zentral termikoak), lurreko ekosistemen suntsipena (urtegiak) eta erradiazio eta oso arriskutsuak diren hondakinak (zentral nuklearrak).
- Urbanizazio eta infraestrukturak: paisaiaren eraldaketa, ekosistemen desagerpena, obra desberdinak eragindako lurraren erosioa, kutsadura atmosferikoa eta urarena eta hondakin askoren sormena.
INGURUGIRO ARAZOAK
Ingurunetik eskuratzen ditugun errekurtso naturalen erabilera txarragatik edota hauen gehiegizko erabileragatik, ingurugiroa arriskuan jartzen dugu eta hori dela eta, hau agortzen dugu. Airea eta ura kutsatzen ari dira, basoak kutsaduragatik eta suteen eraginagatik desagertzen ari dira; eta gehiegizko esplotazioa eta ehiza eta arrantza direla eta, animaliak pixkana pixkanaka desagertzen ari dira.
Gure mundua, ekosistemen eraldaketa erradikalaren mehatxua pairatzen du egunero, eta eraldaketa hauei buruz hitz egingo dut hurrengo egunetan, hauei buruzko ezagutza izateko. Horrez gain, esatekoa da hauek direla aipatu eta deskribatuko ditudan arazoak:
*Kutsadura akustikoa eta lurzoruaren kutsadura: edozein motatako gehiegizko soinua eraginda eta produktu industrialen metaketagatik, iragaziengatik, etab.
Arazo hauei buruz informazio gehiago jakin ostean, naturarekiko errespetu handiagoa izango duzuelakoan nago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario