sábado, 19 de noviembre de 2011

Berotze globala, guztiok kezkatzen gaituen arazoa


Aurreko sarreran bezala eta hurrengoetan egingo dudan bezala, gaur ere atmosferaren kutsadurak eragindako arazo global bati egingo dizuet berba; gaur egun guztiok kezkatzen gaituen berotze globalari buruz.
Berotze globala dela eta, azken 100 urteotan, Lurraren bataz besteko tenperatura 0,6º C igo da; baina esatekoa da oso zaila dela igoera hau kausa naturalen eraginez edo giza jarduerengatik izan den ala ez jakitea, klima sistema oso konplexua delako eta faktore kantitate handi batzuetan eragina duelako.
Berotze globalaren ondorio larriak ekiditeko, nahitaezkoa da irtenbideak bilatzea gutxienez ne
gutegi efektuaren gasen isurketak murrizteko. Beraz, berotze globalaren ondorioak kontuan hartzen baditugu, esatekoa da duela gutxira arte, aurreikuspenak Lurraren tenperatura 1.5 eta 4.5ºC inguru igoko zirela ziotela; baina orain badakigu berotze hori atzerapenarekin gertatuko dela negutegi efektuaren gasen kontzentraziori dagokionez, ozeano hotzenak, tenperaturaren igoeraren zati handia xurgatuko dutelako eta beraz, 2100. urterako, 1 eta 3.5ºC-ko beroketa aurreikusten da. Aldaketa hauek tenperaturan baliogabekoak iruditu daitezke, baina hurrengoak bezalako eraldatze garrantzitsuak suposatuko dute:

-Basamortuetako eremua berotsuagoak izango dira, baina ez oso hezeak, ondorio larriak ekarriko lituzkeena, batez ere ur gutxi dagoen eremuetan, Afrika kasurako.

-Ia glaziar kantitate erdia urtuko lirateke eta azalaren %11 izotza dela kontuan hartzen badugu, nahiko sinesgarriak bihurtzen dira itsasoaren mailaren igoeraren aurreikuspenak 0,4 eta 0,65 metro bitartean egoteak; zeinek kostaldeko zonalde asko desagerrarazi ditzake.
-Prezipitazioak %3 eta 15aren artean igoko lirateke.
-Laborantza lur asko galdu ahal izango lirateke basamortuak bihurtzerakoan.
Laburbilduz, iragarpen optimistaz gain, kliman aldaketa hau, gure planetan historian zehar gertatu direnen artean azkarrena izan dela kontuan hartzekoa da eta gizateriako kontrako inpaktuak ekarriko dituela jakin behar dugu.
Aldaketa klimatikoa baliatzeko neurriak badaude. Dakigun bezala, klima aldaketa arazo globala da eta hartu beharreko soluzioak berdinak eta globalak ere izan behar dira, herrialde guztiek bat hartutakoak. Aldaketa klimatikoa baliatzeko hartu beharreko neurrien artean, hurrengoak daude:
-Negutegi efektuaren gas emisioen murrizketa horrela, atmosferan duten kontzentrazioaren handiagotzea ekidituko litzateke. Hau bakarrik lortu daiteke eraginkortasunez aurrezte energetikoa lortzen bada eta elektrizitatearen produkzioan erregai fosilengatik denborarekin ordezkatzen dituzten energia berriztagarrien erabileragatik. Gainera politika ekonomiko eta sozialak aplikatu behar dira, murrizketa energetikoa laguntzen dutelako eta energia berriztagarriak ere sustatu egiten dutelako.
-Basoetako gainazala handiagotzea; hobi bezala jarduten dutelako karbono dioxidoa xurgatzen, deforestazioa ekiditen eta birpopulaketa handiagotzen biodibertsitatea beti ere errespetatuz.
Hau guztiarekin, esatekoa da neurri horiek kontuan hartzen baditugu berotze globala saihesteko bidean egongo ginatekeela. Gaur egun, asko larritzen gaituen gaia dela badakigu eta honek zer nolako ondorioak dituen ikusi eta pairatu nahi ez baditugu, ahal dugun moduan arazo global hau konpontzen saiatu behar gara, guztiok gure partetik jarriz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario