domingo, 27 de noviembre de 2011

Hondakinak murrizteko prozesua: Birziklapena


Gaur, oso garrantzitsua iruditzen zaidan gai bati buruz hitz egingo dizuet, birziklapenari buruz. Aurreko sarrerarekin erlazio zuzena daukana; gizakiok sortzen ditugun hondakinekin zer egin lantzen duelako.
Birziklatzea gure ingurugiroa aurrera eramaten laguntzeko egin dezakegun jarduerarik garrantzitsuenetariko bat dugu. Birziklatzea prozesu bat da; non era totalean edo partzialean, eginda dagoen produktu baten lehengaiak errekuperatzen ditugun.
Birziklapenaren beharra, azken mendean gertatutako gehiegizko kontsumismoaren eskutik eratu da. Industria Iraultzak eragindako aldaketa sozial sakonak, bizitzeko eran eragina izan dute, batez ere kontsumitzen dugun erara.
Esatekoa da birziklapen prozesua, hondakinen tratamenduaren estrategia batekin bat datorrela, “3R”-en izena hartzen duena, gaztelaniaz, reducir, reutilizar eta reciclar.
-Murriztu: hondakinen murriztapenarekin bat datorren guztia berriz elkartzen du.
-Berrerabili: Aurretik erabilia izan den produktu bati erabilera berria lortzeko prozedurak biltzen ditu.
-Birziklatzea: hondakinak birziklapenaren bidez pasatu behar duten tratamendua da.

Honez gain, esatekoa da birziklapenean hiru teknika daudela: kimikoa, mekanikoa eta organikoa.
Birziklapen “kimikoa”: hondakinen tratamendurako erreakzio kimiko bat erabiltzen da; esaterako, konposatu jakin batzuk bereizteko.
Birziklapen “mekanikoa”: hondakinen transformazioa makina baten laguntzaz burutzen da; esaterako hondakinak ehortzen dituena.
Birziklapen “organikoa”: hartzidura erabiltzen daa ongarriak eratzeko, esaterako, biogas bezalako erregaiak sortzeko.

Hau jakinik, galdera hurrengoa litzateke: Nola birziklatu?
Birziklapena hiru parte edo etapatan banatuta dago:
1go etapa: Hondakinen bilketa: Hondakinen birziklapenaren lanak hondakinen bilketarekin hasten da.
Birziklatu ezin diren hondakinak erraustu egiten dira edota zabortegietan lurperatu egiten dira. Birziklapenerako hartutako hondakinak prestatu egiten dira geroago pairatuko duten transformaziorako. Bilketa, beraz, helburu horrekin egiten da.
Bilketaren emaitza bezala, hondakinak ordenatuta edo ez, klasifikatzen dituzten zentro batera eramaten dira, non eragiketa desberdinak egin eta gero, ordenatu egiten dituzte haien prozesua optimizatzeko.
2. etapa: Eraldaketa: Behin klasifikatuta egon eta gero, hondakinak eraldatuak izateko beste leku batera eramaten dituzte; non hauen eraldaketa burutzen den. Prozesamendu kate espezifikoan sartzen dira eta bertan hondakin bezala sartzen dira, erabiltzeko material moduan ateratzen direlarik.
3. etapa: Komertzializazioa eta kontsumoa: Behin eraldatuak, birziklapenetik amaitutako produktuak, produktu berriak fabrikatzeko erabiltzen dira, kontsumitzaileei eskainiko zaiena; berriro ere botatzeko, errekuperatzeko eta birziklatuak izateko.
Birziklapena zabortegietatik errausketa edo beste bide batzuetatik kanporatu nahi diren hondakin kantitatea murrizteko ekarpen garrantzitsua da. Arrazoi honegatik, birziklapena hondakinen handipenaren kontra borrokatzeko ezinbestekoa dela esan behar dugu.
Beraz, ingurugiroa zaintzen lagun dezagun!
Zeregin garrantzitsu hau aurrera eramateko, jakitekoa da herrialdeko udaletxe gehienak edukiontzi bereziak dituztela hondakinen sailkapena egiteko; non, beira, papera eta kartoia, plastikoak eta organikoak eraman ditzakegu. Era berean, herrialde garrantzitsuetan hemen Garbigune deitzen diogun puntu berdeak daude, non birziklatu daitezkeen beste material batzuk eraman ditzakegu; hala nola, egurra, arropa, olioa, kristalak, pilak eta beste motatako material asko.

Guztiok sortzen ditugun hondakinak nola birziklatzen diren ikusita, hurrengo sarreran gai honekin jarraituko dugu; honi buruz zertxobait gehiago ikas dezazuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario