miércoles, 16 de noviembre de 2011

Kutsadura akustikoa



Kutsaduraren gaiarekin jarraitzeko, kutsadura mota desberdin bat erakutsiko dizuet gaur. Normalean kutsadurari buruz hitz egiterakoan, behar bezala kontuan hartzen ez dugun kutsadura akustikoaz.

Gehienetan ingurugiro arazoei buruz hitz egiten dugunean eta hauekin erlazionaturik dauden arazo kaltegarriei buruz berba egiten dugunean, normalean ez dugu zarata gure ingurugiroarekin lotzen; baina pentsatzen dugun baino eragin handiagoa dauka. Egunero, batez ere hirian edo herri handietan bizi diren pertsonek zuzenean jasotzen dituzte zaratak eragindako hainbat ondorio. Hauetaz inguratuta bagaude, jarraian aipatu egingo ditugun osasun arazo askoz eraginda ikusi dezakegu geure burua; eta horien artean normalean burura etortzen zaigun lehenengoa estresa dugu; nahiz eta imajinatzen ez ditugun beste hainbeste ere egon.
Kutsadura mota honek, batez ere gizakiei eragiten digu eta kutsadura akustikoaren izenarekin ezagutzen dugu. Askotan legeek ez dute kontutan hartzen kutsadura mota hau eta hiritarrok ez dugu hainbeste errespetatzen baina osasun arazoak ere eragin ditzakeela jakin beharko genuke eta honi garrantzia gehiago eman.
Kutsadura akustikoa belarrientzako arriskutsua dela badakigu eta era zuzenean kaltetzen digula aipatzekoa da. Hiritar gehienentzat, kutsadura akustikoa ingurugiro faktore handia da, bizi kalitatean era printzipal eta garrantzitsuan eragiten duen zerbait bezala definitzen dutelako.
Kutsadura akustikoaren terminoa, hau esan bezala, zaratari egiten dio erreferentzia; hau kutsatzaile bezala kontsideratzen denean, hau da, zarata molestatzen duen zerbait bihurtzen denean, eta pertsona batentzat nahiko kaltegarriak izan daitezkeen problema edo arazo psikologikoak sortarazi ahal dituenean, esaterako, estresa, antsietatea, loezina, depresioa…
Kutsadura akustikoaren kausa nagusiak bat baino gehiago dira. Ondo jakingo duzuenez edo suposatuko duzuenez, kutsadura akustikoaren kausa nagusia gizakiarena da, egunero inguratzen gaituzten zarata asko daude. Garraiobideetatik datoz, eraikinak egiterakoan, aireportu edo tren lineatik gertutasuna edo industria, zarata kaltegarrien iturri nagusiak dira. Baina auzo komunitateko elkarbizitza larri eragin dezakeen kutsadura akustiko zehatza ere existitzen da; musika altua.
Zarataren efektuak gizakiengan eragin zuzena daukala ikus eta aztertu daiteke. Lehen esan bezala, eta aurretik jakingo zenuketen bezala, kutsadura akustikoa pertsona baten osasunerako efektu kaltegarriak izan ditzake; efektu fisiologiko edota psikologiko batzuekin zerikusia dutenak. Jarraian, horietako efektu fisiologikoak eta psikologikoak zeintzuk diren ikusiko ditugu.
  • Efektu fisiologikoen artean hurrengoak aurki ditzakegu:
-Entzumen efektuak
-Entzunezkoak ez diren efektuak (burmuinaren arrisku gaixotasunak, digestio prozesuaren aldaketak, kolikoak eta hesteetako osasun arazoak, arterietako presioaren handipena, muskuluen tentsioaren handipena, etab.)

  • Efektu psikologikoen artean, berriz, beste hauek sor daitezke:
-Jokaeraren gaineko efektuak
-Logurarekiko efektuak
-Oroimenarekiko efektuak
-Efektuak haurdunaldian
-Efektuak arretan
-Efektuak umeengan

Egia da momentuz hutsune legal batzuk badaudela arazoarekiko. Oinarrizko zergati honegatik, ezinbestekoa da lege aproposa egitea, pertsonen bizi kalitatea eragiten dituzten arazo guztiak batzen dituena eta hauei aurre egiten lagunduko duena.
Jarraian, kutsadura akustikoa ondo deskribatzen duen bideo bat jarriko dizuet; bertan, hasiera batean ingurune lasai batean soinua zer nolako garrantzia duen ikusten da eta jarraian, zaratak hirian bertan egunero jasaten ditugun egoera eta jokabideetan ikusten da; gure belarriak egunero jasaten dituzten zaratak entzuteko aukera izanik eta kutsadura akustikoa zer den ondo deskribatu egiten duena.





No hay comentarios:

Publicar un comentario