lunes, 28 de noviembre de 2011

Birziklatzen ikasi

Blogari amaiera emateko, haurrei birziklatzen irakasteko ideia batzuk aipatzea gustatuko litzaidake; agian etorkizun azkar batean erabilgarriak izan ahal zaizkizue, nork daki.

Guztiok dakigun moduan, gaur egungo umeak, etorkizunaren promesa dira. Egunero era aktiboan aurre egin behar ditugun prozesuak; aldaketa klimatikoa eta berotze globala kasurako, hurrengo belaunaldiak oinordetzan hartuko dituzten gatazkak direla gogoan izan behar dugu. Hauei soluzioa emateko, biztanleria osoaren esfortzu konstantea beharrezkoa da, arazo globalak baitira.
Hori dela eta, gure seme-alabei, neba-arrebei edota lehengusu-lehengusinei ingurugiroaren garrantziari buruz heztea oso garrantzitsua litzateke. Beraz, birziklapenaren hezkuntza umeetatik hasi beharko litzatekeela aipatzekoa da.
Gaur egun, birziklapenaren ezagutzak edo honi orientatuta dauden hezkuntza planak daude.

Birziklapenaren funtsezko oinarri batzuk, zer jakin beharko lukete haurrak?
Batzuetan, umeak dira informazio berria aurkitzen dituztenak, baina ez dago gaizki oinarrizko gauzak gogoratzea; hala nola, birziklatu daitezkeen materialak eta zer-nolako koloreak dituzten edukiontziak.
Berdea: Beiraren birziklapena
Urdina: Paperaren birziklapena.
Horia: Plastikoaren birziklapena, botilak eta beste ontzi batzuk.
Grisa, marroia edo berde iluna: Organikoen hondakinen birziklapena.
Ohitututa egon daitezkeen beste oinarri garrantzitsu batekin zera da, pila arrunten bizitza eta hauek erabilgarriak izaten amaitzen dutenean hauek nola birziklatu; batez ere haiek erabiltzen dituzten jostailu askoren parte direlako.

Umeei birziklapena nola irakatsi.
Irakaskuntza prozesu guztietan bezala, birziklatzerakoan, pausu txikiekin hasi behar gara eta ikasgai berrietara pasatu aurrekoa guztiz barneratuta daukatenean. Orain, ideia batzuk idatziko ditut birziklapena txikientzat orientatzeko eta hauek honi buruz ikas dezaten.
Birziklapenerako espazioa: Haurrei birziklapen kontzeptua ikastetxean eta etxean irakatsi diezaiokegu. Ikastetxean zein etxean egitekotan, birziklatzeko materialak banatu eta desberdintzeko lau kutxa edo ontzi jarriko ditugu. Ontzi bakoitza desberdindu ditzaten, forma desberdinetako kolorezko fitxak erabili ditzakegu. Esaterako triangelu berdea beira botako duten ontzia irudikatzeko, borobil horia ontziak botako dituzten ontzirako, karratu urdina papera eta kartoia botako duten ontzian eta laukizuzen berde iluna material organikoa duen ontzia irudikatzeko. Teknika hau erabiliz, koloreaz gain forma material desberdinekin erlazionatuko dituzte eta bakoitzean zer bota behar duten argi edukiko dute; hori bai; aurretik birziklatuko dituzten materialak hobeto identifikatzen dituzten formekin erlazionatu behar ditugu, denok ados egon gaitezen.
Prozesu hau etxean egitekotan, eta umeek papera asko erabiltzen badute, haien logeletan papera birziklatzeko espazio jakin bat jartzea ideia ona izango litzateke eta horrela, haien aldizkariak edo erabiltzen dituzten orriak birziklatzera eramaten diegu arduratsu bihurtuz.
Paperaren gaiarekin jarraituz; esatekoa da haurrek birziklatu dezaketen materialetatik erabiliena dela; etengabe marrazkiak egiten ibiltzen direlako edota matematikako eragiketak egiteko folioak erabiltzen dituztelako. Beraz folioak bi aurpegietatik erabili behar direla irakatsi behar diegu, hau da, erabilgarriak ez diren orrialdeen atzealdea erabiltzea haien marrazki eta eragiketak egiteko. Folio bat gutxiago = Zuhaitz bat gehiago dela jakinarazten.
Idatzitakoa erabilgarria izango zaizuelakoan,utzi egingo dizuet gaurkoz.


No hay comentarios:

Publicar un comentario