martes, 22 de noviembre de 2011

Basoak eta hauen deforestazioa

Atmosferaren kutsadurak eragiten dituen arazo globalak alde batera utzita, basoak ingurugiroan duten garrantziari buruz hitz egingo dizuet; batez ere hauen desagerpena ekartzen dituzten ondorioak.

Guztiok dakigun bezala, basoak lehorreko ekosistemak dira, eta espezie ugarik osatzen dituzte, hala nola, zuhaitzak, zuhaixkak, landare txikiak, onddoak, mikroorganismoak eta animaliak. Aipatzekoa da era askotako basoak badaudela faktore klimatiko, topografiko, geografiko eta biotikoen arabera; baso borealak eta tropikalak beste batzuen artean.

Nahiz eta leku batekoak edo bestekoak izan, guztiek garrantzi handia dute arrazoi desberdinengatik; eta horien artean hauek aurki ditzakegu:

-Funtsezko egiturak dira planetaren oreka ekologikoa mantentzeko.
-Tokiko klima erregulatzen dute.
-CO2 kontsumitzen dute eta O2 kantitate handia ekoizten dute fotosintesi prozesua dela eta.
-Ur isuriak erregulatzen dituzte.
-Hainbat izakiren bizilekua, babeslekua eta janari-biltegia dira.
-Era askotako lehengaiak ematen dituzte.
-Gizarte eta kultura-ondasunak dira.

Nahiz eta basoak honelako garrantzia izan, oso garrantzitsua den arazo bat badago hauekin, deforestazioa. Deforestazioa landare espezie kantitate askoren suntsipenari deritzo, non hauen habitat zehatzen ezaugarriak aldatzen diren, gehienetan, gizakiaren jardueragatik eraginda, nahiz eta kausa naturalengandik ere gerta daiteke, baso suteak esaterako.

Prozesu honen kausa printzipala onura ekonomiko baten lorpen zorrotz batekin erlazionatuta dago, garrantzitsuena, egurraren industriagatik egindako mozketa edo ebaketa masiboaren jarduera izanik; zeinek larreen eta zuhaitzen suteen arduradunak ere izan daitezke.


Honek, basoberritzearen desinteresarekin bat dator, hau da, landare espezie berriak ez landatzearekin, zeinek denbora determinatu batean, moztutako zuhaitzak eta mozketa bitartean desagertu diren landareak lehengoratzea ekartzen duena, ekosistema berriak sortuz.

Neurri txikiago batean, euri azidoaren efektuak ere nabariak dira, hau da, fabrikak, zentral elektrikoak eta neurri txikiago batean kotxek isurtzen duten sufre dioxidoen isurketak eragindako ondorioak, landare desberdinen heriotza dugu.

Deforestazioak ondorio larriak ere baditu; horien artean, nagusiena, lurzoruaren babesgabetzea da eta euriak honi erosionatzeko erraztasuna ematen dio, tokiko ezaugarri topografikoak aldatuz eta ekosistema determinatu batean aldaketa larriak eraginez.

Habitat naturalen suntsipenagatik, espezie animalia asko, ondorio desberdinen eraginagatik hilda amaitzen dute, biodibertsitatearen galera progresiboa eragiten duena eta espezie askoren galera edo desagerpena ere sustatzen duena.

Hau gutxi balitz, Karbonoaren zikloan ere inpaktu negatiboa du, lehen karbono dioxidoa zurgatzen zuten landareak orain ez daudelako eta aldaketa klimatiko markatuak eragiten ditu, esaterako eurien gehikuntza eta kutsadura atmosferiko handiagoa eragiten.

Beraz, basoak babestea ezinbestekoa dela jakin behar dugu; bizitzan hainbat kausa desberdinengatik basoak oso garrantzitsuak direlako, beraz, kausa horiei buruz gehiago jakinarazi egingo dizuet bihar; basoei buruz gehiago jakin dezazuen; pentsatzen dugun baino garrantzitsuagoak direla jakin beharko genukeela uste dudalako.



1 comentario: