domingo, 20 de noviembre de 2011

Ozono geruzaren suntsiketa

Gaur, aurreko egunetan bezala, atmosferaren kutsaduraren ondorioz gertatzen diren arazo globalei buruz hitz egiten jarraituko dugu. Guztiok kezkatzen gaituzte mota horietako arazoak eta Lurra nola zaintzen ari garen erreflexionatzeko balio digute. Oraingoan, beraz, ozono geruzaren zuloari buruz egingo dizuet berba.
Ozono geruzaren zuloa, negutegi efektua bezala, aire arazo globala dela aipatzekoa da; hau da, mundu mailan edo globalki gertatzen den arazoetako bat; berdin du non isurtzen diren kutsatzaileak, atmosferan nahasten direlako eta horren ondorioz arazo globala bihurtzen delako, guztiok kaltetzen gaituen horietakoa.
Badakigu estratosferan, ozono-geruza batek Lurra inguratzen duela 15 – 50km-ra bitarteko altueran eta ozono kontzentrazio handiena 25 eta 50 kilometro bitartean dagoela. Geruza horrek eguzkitik datorren indarren %90-a iragazten du eta horri esker, Lurrean bada bizitza. Bertan ozonoa etengabe eratzen eta desegiten da; izan ere, izpi ultramoreak xurgatu ondoren, oxigenoa ozono bihurtzen da, eta beste osagai kimiko batzuen bidez ozonoa berriz ere oxigeno bihurtzen da. Hori dela eta, atmosferan oxigenoa agertu zenetik, bertako oreka berez mantentzen dela esatekoa da.




Baina oxigenoa ozono bihurtu dadin ahalbidetzen duten osagai kimikoen kantitatea ohikoa baino handiagoa denean, ozono geruza meheagoa egiten da eta izpi ultramoreak xurgatzeko daukan ahalmena gutxitzen da. Hori da gaur egun gertatzen ari den arazoa; aipaturiko geruza meheagoa egiten ari da eta horren ondorioak guk jasotzen ditugu. Geruza meheagoa izaten laguntzen duten osagai kimiko horien artean, kloroa eta fluoro halo-karburoak (CFC-ak) dira ohikoenak eta aipagarrienak.
1970eko hamarkadatik Antartikoan ozono geruzaren lodiera nahiko mehetu zela badakigu, %40 hain zuzen ere; eta horri, ozono geruzaren zuloa deritzogu. Hortik aurrera, arazoa gero eta entzunagoa bihurtu zaigu, bai eta gero eta larriagoa ere. Hori dela eta, CFC-ak atmosferara isurtzea, ozono geruzaren zuloa gero eta handiagoa izaten laguntzen du, beraz, zuloa handitzea da hauen ondorioa.
Ozonoa berriztatzeko prozesu naturalak ez dira aski, CFCek atmosferan epe luzaroan irauten dutelako. Azken urteotan, produktu horiek, gero eta gutxiagotan erabiltzen ditugu baina honen efektuak nabaritzeko, hainbat urte beharko dira.
Hori guztia kontuan hartuta, esatekoa da ozono geruzaren zuloa gero eta handiagoa ez izateko, konponbideak badaudela; nahiz eta hauen erantzunak epe luzean ikusi edo antzemango diren. Hori dela eta, arazoa konpondu ahal izateko, isurtzen den CFC kantitatea murriztu edota hauen erabilpena ezeztatu beharra dago.
Beraz, kapa babesle honen murrizte nabaria ondorio larriak ekarri ditzakeela jakitekoa da, esaterako giza osasunerako eta biosferarako. Erradiazioen gehikuntza, izaki bizidunetan azaleko kantzerraren gehikuntza erakarriko luke eta zenbait organismoetan, animalia ornogabe batzuk kasurako, efektu negatiboak jasoko dituzte, erradiazio ultramoreetara sentikorrak direlako.




3 comentarios: