sábado, 26 de noviembre de 2011

Ingurumenaren gaineko eraginak: hondakinak

Ingurunean gertatzen diren arazoak alde batera utziz, hauek gehienetan sortzen dituzten hondakinei buruz hitz egingo dizuet gaur.
Ekosistemek betidanik birziklatu izan dituzte landareen, animalien eta gizakion hondakinak arazorik gabe, orain gutxi arte. Lehen, ekosistemak egonkorrak ziren; baina orain, hondakinak arazo larria bihurtu dira lehen munduan batez ere.
Hondakina, edozein substantzia edo material, gizakion edo beste edozein izakiren jardueraren ondorioz sortzen dena eta gaitzetsita geratzen dena da. Beraz, hondakinak botatzen ditugun materialak direla esan genezake.
Hondakinak sortzeak eta hauek pilatzeak, arazo larriak dakarzkie ekosistemei; batzuk izaki bizidunetara pasatzen direlako eta kate trofikoen bitartez, arazoa hedatu, hori dela eta, ondorio kaltegarriak dituztela baieztatu dezakegu.
XX. mendeko industria eta ekonomia garapenak, baliabideak neurrigabe erabiltzera eta, era berean, hondakin piloa metatzera eraman gaitu, askotan inolako kontrolik gabe. Horrela bada, gaur egun izadian dugun inpaktu handienetarikoa hondakin kantitateak eragiten duena da.
Hau jakinda, hondakinak, honako arazoengatik sortzen direla ikus dezakegu:
a) Gero eta gehiago kontsumitzen dugu eta bizitza-mailaren arabera, ontzi asko erabiltzen ditugu produktuak merkaturatzeko; beraz, ontziak hondakinen artean ugari direla dakigu.
b) Gero eta gehiago erabiltzen ditugu itzultzekoak ez diren eta biodegradagarriak ez diren ontziak.
c) Demografia bizkorregi hari da hazten eta horrek, hondakin kopurua handitu ere egiten du.
d) Gutxi dirauten kontsumo-gaiak erabiltzen ditugu.
e) Biztanleek herrietatik hirietara jotzen dute; hirietan hondakin kopuru gehiago sortuz.
Esatekoa da hondakinek lurzorua, ura eta atmosfera kutsatu egiten dituztela. Beraz, hondakin mota desberdinak existitzen direla jakin beharko genuke; hondakin mota horiek hurrengoak dira: hiri hondakinak, hondakin arriskutsuak eta hondakin ez arriskutsuak
Hiri hondakinak, herrietan eta hirietan sortzen diren hondakinei deritzogu. Orain dela gutxi arte, hondakin mota hauen kudeaketa ez zuen oztopo nabarmenik eragiten eta ez zuen buruhauste handirik ekartzen. Baina hirietako biztanle kopurua handitu eta kontsumo ohiturak izugarri handitu direnez, gaur egun arazo gogorrak dauzkagu hondakin hauek behar bezala kudeatzeko. Hau guztia jakinik, hirietako hondakinak daukaten jatorriaren arabera hauek hiru taldetan sailka ditzakegu:
  • Etxeko hondakinak: zabor poltsetan ateratzen ditugunak, hala nola, organikoak, beira, papera eta ontziak.
  • Hondakin handiak: altzariak, etxetresna elektrikoak, egurra, etab.
  • Merkataritza hondakinak: jarduera komertzialetan sortutako hondakinak.
Hondakin arriskutsuak, berriz, normalean industrian sortzen direnak direla aipatzekoa da. Beraz, euren osagaien artean gizakion osasunerako edo ingurumenerako elementu arriskugarriren bat duten gaien hondakinak direla esaten dugu.
Hondakin mota hauek, besteak bezala ezin dira metatu edo tratatu; beraz, hauek tratatzeko beste prozesu bat beharrezkoa da: lehenik elementu toxikoak kendu edo neutralizatu egin behar dira, ondoren, kaltegabekoak direnak zabortegietara eraman, eta azkenik, tratatu ezin direnak segurtasun-biltegietan sartu behar dira eta etengabe kontrolatu.
Amaitzeko, hondakin ez arriskutsuak ditugu; hiriko hondakinekin batera eratzen direnei deitzen diegu; esaterako, eraikuntza hondakinak, etxeen konponketak sortutako hondakinak, margoak, etab.
Honekin, hondakinei buruz amaitu dugu gaurkoz eta hurrengo sarreran hirietan sortzen diren etxeko hondakinak nola birziklatu daitezkeen arituko gara.

No hay comentarios:

Publicar un comentario